Lehenbiziko bala

Lyrics
Baserrian jaio nintzen Arbaso zaharren etxean Udaberria aurrean Negu gorria atzean Eten da nire haria Pasa dena pasatzean Hilotza dago larrean Bizitzarekin jolasean Baserriko lanetan Zebilen alaba Ta patuak jo zion Bihotzaren aldaba Bere bide beretik Erori zen ama Aita ezin jasanez Bizitzaren zama Bere burua urkatuz Joan zen besteengana Itxaurrondoan dagoen Belearen kanta Bere mokoan behera Doan odol tanta Osabak еsan zidan Hitzen zalaparta: Gogoratzen al zara Nola hil zen aita Bеre era berean Hilko zara baita Maldizio beltz hori Gainean dudala Baserritik banoa Inondik inora Bizitzaren bideak Itxi zaizkit ala? Dena begi zorrotzez Ikusten dudala Karabinan sartzen det Lehenbiziko bala
Rate this song
0/5.0 - 0 Ratings
Loading comments...
Credits
- Writers
- Fermin Muguruza
- Iñigo Muguruza
- Kaki Arkarazo
- Jon Maia