Ustelkeria

Lyrics
X- Eh! Kaki! Enteratu al haiz? K- Ze tripako min duk, egongo al haiz lasai Lurrikara bezain hator, berriz ere orain X- Ez al duk irakurri Egunkariak dakarrena? Francisco Rodriguez Galindo, teniente coronelarena? K- Zein? Goardia Zibila? Intxaurrondo koarteleko Komandantea? Terrorismoaren kontrako arduradun Nagusietakoa? Jada, ez nau ezer harritzen! X- Baita ondoko ustelkeriaren "Arduradun Nagusia"; Talde antiterroristak baliatuz, narkotrafikoko Operazioak egiten zizkian K- Orduan, Irungo kokaina desagerketaren kasua "Bidasoa Operazioa" delakoan ziur erlazionaturik Egongo dela X- Jakina baietz. Duela bi urte maiatzean, Goardia Zibilak tona inguru kokaina harrapatu eta komisaldegian 150 kilo desagertu hituen K- Hori ustelkeria, txo! Badakik interes Ekonomikoak eta interes politikoak elkartuz gero Gureak egin dik Jada, ez nau ezer harritzen! X- Eh! Kaki! Badakik zer egingo nukeen nik? Ba Droga legalizatu K- Beno, Amerikan "ley seca" garaian, inoiz baino Mafia gehiago sortu hituen X- Inoiz baino faltsuztapen gehiago eta gainera Inoiz baino gehiago edan zian jendeak K- Legalizatuz gero, lehenengo arazoa bukatu da Eta ez da gutxi Jada, ez nau ezer harritzen!
Rate this song
0/5.0 - 0 Ratings
Loading comments...
Credits
- Writers
- Negu Gorriak