Bi doberman beltz

Lyrics
Kutxako bulego zentralean Hogeita bederatzi urte dituen Arana jaunaren soilunea Hozten du aire girotuak Hari musikalari kateaturik Paul Mauriaten Orkestrak Nirvanaren kanta eskaini dio: "Izpiritu gaztearen usaina dario" Burutik pasatuko zaio Ateratako azken distortsioa Sistemak irentsi egin duela Berak ilea galdu Baino bizkorrago Lana bukatu bezain pronto Amorrua nagusituko da Kreditoz ordaintzen ari den Etxebizitzako egongelan Epeka-epeka erosi zuen Hi-Fi kate musikalean Rollins Banden podеrioa "Isiltasunaren amaiera" Jbl bafleetatik Musikaren ordеz Betortzak erakusten Atera dira bi doberman beltz Bilatzen eta suntsitzen Bi doberman beltz Bilatzen eta suntsitzen Bi doberman beltz Bilatzen eta suntsitzen Lilurapenean henriettari Zu hiltzea eskatuko diozu Baina berak bizkarra emanda "Bilatu eta suntsitu" Leituko duzu Eta tatuaturiko eguzkia Balantza erraldoia bihurtuko da Alde batean: justizia Kontrapisuan: egia Orduan Robert de Nirok Irrifar bat eskainiko dizu Pelikuletan ez bezala Errealitatean Izuak ez baitu mugarik Zure masailean koxka sentitzean Konturatuko zara zergatik Dedikatu zion Anibal Lecterrek Oskar saria bere amari Hurrengo egunean Kristalez beste aldean Seguro egoteko, atzerapen Mekanismo eta alarma Dispositiboz babesturik dago Dirua zenbatzean oroituko da Banku atrakatzaile bat Izan nahi zuela Laster handiagotuko du Buruaz beste egiten dutenen Zerrenda Bi doberman beltz Bilatzen eta suntsitzen Bi doberman beltz Bilatzen eta suntsitzen Bi doberman beltz
Rate this song
0/5.0 - 0 Ratings
Loading comments...
Credits
- Writers
- Fermin Muguruza
- Negu Gorriak