Bertso-Hop

Album cover art for "Bertso-Hop" by Negu Gorriak

Negu Gorriak - Rap

Bertso-Hop

0 Plays

Duration: 3:37

View ArtistView Album

Lyrics

Language:

GAIA: Peñagarikanok gaur Egundoko parranda bota du Edo zu Peñagarikano bota duzu Eta etxera etortzean Emaztearen ohean sartu ordez Egaña, amonaren ohean sartu da EGAÑA: Batatikan korrozka Bestetik herrena Oiha okupatu du Hori da txarrena Ez da pinta kabala Honek dakarrena Kantzontzilorik gabe Ohean barrena Pixkat gutxio edan Ezazu hurrena PEÑAGARIKANO: Gaur parrandan jo ta ke Hor dabil gizona Lehenen pasiloa jo Ta gero komona Uste nuen hau zala Nik nere moñoña Laztantzen hasi naiz ta Ez da horren ona Mozkorra nator eta Barkatu amona EGAÑA: Ez diot txartzat hartu Muxuka hastea Naiz oraindik ez egon Holako gaztea Ez da gauza ederra Buru eskastea Hari tokatu behar Holako trastea Martiri bihurtu du Bere emaztea PEÑAGARIKANO: Nun ibili naizen ni Esan det lehenago Amonaren ondoan Ederki ez nago Izan ere edan det Horrenbeste ardo Gutxienez bazitun Hoitazazpi grado Bota egin behar det eta Oñala nun dago? EGAÑA: Ohean sartu zaigu Kolpera onduan Lapur gaizto ta trakets Hoietxen moduan Pixa egin ezazu Toki seguruan; Kordea banatzeko Hemen inguruan Poltsa beroarekin Joko det buruan PEÑAGARIKANO: Poltsa beroarekin Hortxe jo nau danba! Ni ez naiz lotsatuko Egia esanda Amonan errezoa Holaxe izan da: "Requiem est domine Irgo veneranda" Gehio ez naiz etorriko Amona edanda

Rate this song

Rate this song

0/5.0 - 0 Ratings

5
0.0% (0)
4
0.0% (0)
3
0.0% (0)
2
0.0% (0)
1
0.0% (0)

Loading comments...

Credits

Credits Not Found