Zure ahoan lore bat

Lyrics
Hizkuntza batek ez daki onaren eta txarraren berri Hori gizakion kontua da Hizkuntza itzalaren antzekoa da Ukabila estutuz gero hark ere itxi egingo du Eskua luzatuz gero emango dizu bostekoa Hizkuntza batek ez daki egiaren ala gezurraren berri Hori gizakion kontua da Hizkuntza batek ez du hormarik eraikitzen Kolorez pintatzen ditu Hizkuntza batek ez du inor hiltzen Batu egiten gaitu Baina hori bai, hizkuntza bat Hizkuntza bat hil egiten da Zure ahoan lore bat Kalien baratze bat Hosto kolore gorriz Egidazu kantu bat Zu ta ni aho bero Lur honеtan luzaro Belarrira esaidazu Maitte zaittut barriro Bеittu, nik sentitzen dodaz Kilimak ezpainetan barrena Zure haizea datorrenean Zagoz kaletako musikan Herrietako jaixen marmarrekan Eta tabernen azken orduak Zara ama batek umeari Emoten deutzun lehen hitz goxoa Eztia, bizia, lasaitzen gaituenak Da hegan, ahoz-aho dabilen lorea zara Nire begixetako disdira zira Bizitzaren kolorea Zutaz arro kantuetan Edo zu gaitik borrokan Zer nintzeke zu barik Nahi dot, zurekin bizi Zure ahoan lore bat Kabien baratze bat Hosto kolore gorriz Egidazu kantu bat Zu ta ni aho bero Lur honetan luzaro Belarrira esaidazu Maitte zaittut barriro Zuk jantzi eitten nozu Nere pentsamenduen soinekoa zara Isiltasunen jabie Beittu, lainoen artien Agertzen dan eguzki izpi bat zara Sasi artean lorea Zara, olatuek arroketan Sortzen daben soinua, doinua Gezua, itsas gizonen kantua Da nik, egingo ote erabaki????? Zure bidai lagun izan beti ???? eta ilargi Nik ez dot pentsatu nahi Nigaz ez zaitudala Nire barre nire negar Nahi dot Zurekin bizi Zure ahoan lore bat Kabien baratze bat Hosto kolore gorriz Egidazu kantu bat Zu ta ni aho bero Lur honetan luzaro Belarrira esaidazu Maitte zaittut barriro Hizkuntza batek ez du inor hiltzen Batu egiten gaitu Zu ta ni aho bero Hizkuntzak ez du hormarik eraikitzen Kolorez pintatzen ditu Lur honetan luzaro Hizkuntza batek ez daki onaren eta txarraren berri Hori gizakion kontua da Zu ta ni aho bero Lur honetan luzaro
Rate this song
0/5.0 - 0 Ratings
Loading comments...
Credits
- Writers
- Haimar Arejita
- Alex Sardui